Eskola-jantokiko Menuak


Eskola-Jantokia

   Abetxuko Ikastolako jantokia Hezkuntza Sailak araututa dago, 2002ko martxoaren 22ko aginduaren bidez, eta kudeaketa zuzeneko erregimenean dihardu.

   Hezkuntza Sailari dagokio beraz, janarien prestaketa eta banaketaz arduratzen den enpresa kontratatzea, sukaldeko langileak eta begiraleak barne, beren ratioak finkatzea, bazkaltiarrak onartzeko irizpideak eta ordaindu beharreko kuotak ezartzea.

   2014/15 eko ikasturte honetan, MAGUI da esleituriko enpresa, eta sukaldari bat eta bost monitore ari dira gure jantokian.

 


 

   Hauek dira aurtengo kuotak:

  • Ohiko bazkaltiarrak: 4,60 €
  • Ez ohiko bazkaltiarrak: 5,20 €
Bi ordainketa mota dira:
  1. Bekarik ez duten ohiko bazkaltiarrak: Aldez aurretik etxeratuko zaie hilabete bakoitzeko zenbatekoa (76,36 €), familiak emandako kontuan.
  2. Noizbehinkako bazkaltiarrak: Aurreko egunean abisatu eta ordaindu beharko diote jantokiko arduradunari.

Eskola-Jantokiari buruzko dokumentazioa