Erreklamazioak eta Iradokizunak bideratzeko prozedura

Eskola komunitatea osatzen dugun kideen arteko elkarbizitza eta partaidetza sustatzea da gure ikastetxearen helburu nagusietako bat. Honengatik, kideen artean sor daitezken arazo eta desadostasunak bideratzeko eta eskainitako zerbitzuen etengabeko hobekuntza bultzatzeko xedearekin prozedura argi bat finkatzea komenigarria da.

Erreklamazioak eta Iradokizunak aurkezteko formularioak Ikastetxeko idazkaritzan jaso ahal izango dira eta gure web orriaren bitartez ere bidali daitezke. Hortaz aparte ikastolaren sarreran dagoen buzoian ere edonolako proposamena ere azaldu daiteke.

Gatazken  kasuan hau izango da ebazpenaren prozedura:

  • Lehenik, inplikatuek hitz egingo dute dagokion esparruko arduradunarekin (gelako tutorea, jantokiko arduraduna, zuzendaritza..) eta arazoa aztertu ondoren erabaki bat hartuko dute.

  • Adostasun batera ez badira iristen, zuzendaritzari jakinaraziko zaio. Zuzendaritza eta orientatzailea inplikatuekin elkartuko da, eta arazoa aztertu ondoren, zuzendari-taldeak bidezko deritzon erabakia hartuko du.

  • Gatazkak bere horretan jarraitzen badu Hezkuntza Ikuskaritzara igorriko da.