Abetxuko Ikastolako Biblioteka izaki biziduna da
Ikastolan gertatzen den edota antolatzen den edozein gauza, Bibliotekan, modu batean edo bestean, islatzen da. Gure elkartasun eta laguntasun gunea dela dakigu.
Gure Biblioteka ez da Ikastolako esparru bat, non noiz behin, irakurri, etxeko lanak egin edo proiekzioren bat ikusten den.
Antolatzen ditugun tailerrek Bibliotekan dute tokirik erosoena eta atseginena. Batzutan… antolatu barik ere, sortzen da tailer bat: Inauterietarako mozorroak Loly apaintzen ari zenean, guk ez laguntzea ekidinezina suertatu zen. Hara! Tailer berri bat!
Haur hezkuntzakook hor daukagu gure eskulanak, gure proiekzioak, ipuin kontakizunak eta liburuekiko lehenengo harremanetan jartzeko aukera.
Guretzat Bibliotekara joatea zerbait berezia eta beti pozgarria den ekintza da.
Primeran pasa eta asko ikasten dugu.
Oso ekintza ezberdinak antolatzen dira Bibliotekan: Taldeko irakurketak, tertulia dialogikoak, lehiaketak; power-point, bideo, pelikula… proiekzioak; antzerkiak, eskulanak, jolas-tailerrak, kontsumo tailerrak, bilerak, hitzaldiak… Liburu eskuratze berriak hilero gutxienez; gure power pointak sortzen ditugu… Harrigarria da Biblioteka hutsik egotea.
Biblioteka bizirik daukagu eta gure Ikastolako arima da. Egia esan, gure Bibliotekarik gabe, ez dago zer egiterik!!!
Ikas-ordutegitik kanpo ere zabalik
Lehen hezkuntzakook, jantokiko orduetan ere irakurtzen edota etxeko lanak egiten geratzeko aukera dugu.